Bi urte pasa dira legegintzaldia hasi zenetik eta Aiora Perez de San Roman alkateak balantzea egin du
Aski Prexko! udal aldizkariak jakitera eman duenez.Balantze orokorra “gazi-gozoa” dela esan du alkateak: “Gazia, berformalatu egin behar izan direlako lehentasunak krisi ekonomikoagatik; eta gozoa, herritarrek ulertu dutelako egoera eta euren babesa sentitu dugulako”.
Atalez ataleko balantzea ere egin du Perez de San Romanek. Hala, gizarte-ongizatea “lehentasuna” izan dela azaldu du, arlo horretara %10 inguru bideratzen da.
Parte hartzeari dagokionez, prozesuak parte hartzaileagoak izateko egin daitekeenaz hausnartzen ari direla esan du. Hain justu, Hirigintzako Plan Orokorraren inguruan parte hartzean oinarritu dira herritarren ekarpenak jasotzeko. Tailerren bidez egin dute parte hartzea eta 200 lagun inguru ibili dira.
Auzolana, “oso txertatua”
“Ez dugu ezer asmatu”, esan du alkateak. “Egin duguna da auzolanaren filosofia udal kudeaketan ere txertatu eta baliabideak herritarren esku jarri”.
Hondakinen kudeaketa ere hizpide izan du balantzea egiterakoan. Atez ateko sistemarekin sistema hori “eraginkorra” dela nabarmendu du, “demostratu dugu”. Bide horretatik, zero zabor norabidean aurrera egiteko neurriak hartzen jarraituko duela azaldu du.
Etorkizun hurbilari begira, lehentasunak “markatu” dituzte: parekidetasuna, parte hartzea eta gizarte arloa dira, hain justu. Horiei forma ematen ari direla adierazi du, irailean herritarrei aurkezteko.