Larunbatean zortzi urte beteko ditu Hondarribiko Sagardo Egunak
Hondarribiko VIII. Sagardo Eguna egingo dute larunbat arratsaldean Santiago kalean. Olagarro Kultur Elkarteak antolatzen du eta 18:00etatik 21:00etara izango da aukera hainbat ekoizleren sagardoa dastatzeko. Pintxoak jateko ere izango dira.