Bioterra azokareb irudi bat
Ficobako kideek urteko lehen sei hilabeteen balorazioa egin dute. Horren arabera, bertan izan diren azoken eta ekitaldien salmentak %6,5 hazi egin dira 2013aren lehen erdian, esplotazio kontsumoa %19a jaitsi arren. Hala ere, esplotazioari dagokionez superabita izan du Ficobak urtarriletik ekainaren bukaerara, eta datozen hilabeteetan izango diren jarduerekin, emaitza hori hobetu daiteke.
Izan ere, Ficobatik esan dute urtea bukatu arte beste 157 jarduera egingo dituztela Irungo erakustazokan. Eta urtebeteko epeari begira, orotara hamalau azoka egingo dituztela iragarri dute bertako arduradunek.