Euskal Jiragatik, Irungo abuztuaren 3ko azoka tokiz aldatuko dute
Abuztuaren 3an (larunbata) Irungo Urdanibia plazako asteroko azoka Dolores Salis eta Maiatzaren Lehena kaleen artean egingo dute, Euskal Jira medio. Iazko abenduaren 22ko azoka ere bi kale horien artean egin zuten, udalaren arabera “arrakasta handiz”.