Askotariko ekintzak, Madalen Egunean
http://www.youtube.com/watch?v=6E1X7TCIUBg&feature=youtu.be
[nggallery id=25]
Era guztietako ekintzak eta adin guztietako pertsonei eskainiak. Madalen Egun luzea izaten ari da gaurkoa. Goizean goizetik, prozesioarekin jarri dira martxan Errenteria-Oreretako fededunak. Gainontzekoak, berriz, lo gehiago egiteko aukera izan dute, eta konpartsa nahiz erraldoi eta buruhandiekin batera atera dira kalera. Eguerdi partean ere herri kirolak ikusteko aukera izan dute Zumardian, aperitiboa hartzen zuten bitartean.
Arratsaldeko protagonistak, ez zeuden erraldoien maila berean, askoz beherago baizik: danborra gainean zeramaten haurrak izan dira. 17:30ean abiatu dira 500 haur inguru Alabergatik eta herriko kaleak girotu dituzte txarangekin batera.
Orduak joan ahala, goizean goiz etxeratu direnentzako moduko ekintzak izango dira. Esate baterako, Indiorock. Arratsalde partean hasi dira kontzertuak, eta gauera arte luzatuko dira.