Mugitu! herri mugimenduak, Lurraren alde, mugitu eta eragin lelopean AHTaren kontrako bizikleta martxa antolatu du hilaren 25etik abuztuaren 1era, Nafarroa, Araba eta Gipuzkoa artean. Altsasutik abiatuko da martxa ostegunean, eta zortzi etapatan, AHTak Euskal Herriko hainbat lur eremu, eskualde eta zonaldetan eragingo lituzkeen “izugarrizko triskantzak” salatzeaz gain, horren finantzazioari arreta berezia jarriko diote, “10.000 milioi euro xahutzea aurreikusita dago AHTren lanetan. Halako zifrak ulertezinak dira
jende ugari kale gorria dagoela ikusita. AHTa salatzeko hamaika arrazoi dago, baina hori ere nabarmendu nahi dugu”. Donostian bukatuko du bidea bizikleta mobilizazio ibiltariak, abuztuaren 1ean.
Martxaren gaineko informazio gehiago nahi duenak 654 48 05 89 telefono zenbakira dei dezake.
Mugituren webgunean ere informazio osagarria lor daiteke.
Jarraian dagoen zerrendan martxa horrek Oarso Bidasoan egingo duen bidearen berri jakin daiteke:
Hilak 30, asteazkena (seigarren etapa da):
- 09:30. Zarauzko gaztetxean bizikletak furgonetan kargatuko dituzte.
- 10:00. Trena hartuko dute, Añorgaraino.
- 10:30. Añorgako Errekalde auzotik abiatuko da martxa.
- 11:15. Hernaniko Plaza Berrira iritsiko dira.
- 11:30. Hernaniko Osinaga auzoan. AHTk Hernaniko bailaran izango lituzkeen kalteen azapenak.
- 12:30. Ergobiako zubian, Okendotegi eta Martuteneko ibarrak ikusiko dituzte, AHTaren proposamena bertako baserri eremutik pasatzen delako.
- 13:00. Donostiako Martutene auzoko zubian, Urumea ibaiaren kanalizazio egitasmoaren berri emango dute Kalapie taldeko kideek.
- 13:30. Astigarragako Zipotza elkartean ongietorria.
- 14:15. Errenteria-Oreretako Zamalbide auzora iritsiko da martxa. Bazkaria elizaren azpiko elkartean egingo dute.
- 16:00. Lezoko Txerrimuñon ongietorria.
- 16:45. Gaintxurizketan, bertan egin nahi duten plataforma logistikoaren gaineko azalpenak, bertan lurra lantzen duten kontsumo taldeko kideen azalpenekin..
- 18:30. Irungo udaletxearen aurrean elkarretaratzea.
- 19:00. Irungo Urdanibia plazan, herri kirol eta jolasak.
- 20:30. Afaria Irungo Landetxa auzoan.
- 21:30. Landetxako Elatzeta Auzo Elkartean, Txorixak galduta egozenian filmarem proiekzioa eta Josu Gil nekazari gaztearen solasaldi musikatua.
Hilak 31, asteazkena (zazpigarren etapa da)
- 09:30. Irteera.
- 10:00. Landetxako Altzubideko errotara bisita.
- 12:45. Oiartzungo Doneztebe plazan ongietorria.
- 13:30. Errenteria-Oreretara iritsiko da martxa, eta Herriko Plazan bazkaria egingo dute.
- 16:30. Donostiako Intxaurrondo auzoko Letaman gaztetxean ongietorria.
- 17:30. Donostiatik barrena itzulia.
- 19:30. Trinitate plazan, GIZAT elkartearen eskutik, Zapalduen Antzerkia ekimena Ezarritako bidea antzezlanarekin.
- 21:30. Kortxoenea gaztetxean, afaria eta batzarra: martxaren balorazioa.
Abuztuak 1, osteguna (zortzigarren eta azken etapa da)
- 11:30. Oinez, martxa zaratatsua Artzain Onaren plazatik abiatuta.
- 12:30. Amaiera ekitaldia bulebarreko kioskoan.