Madalenetako txupinazoa, zuzenean
Errenteria-Oreretako txupinazoa HITZAren webgunean ikusteko aukera izango gaur arratsaldean, Herri Bizia webgunetik hartutako streamingaren bidez. 19:00etan botako dute txupina omenduek udaletxeko balkoitik. Aurtengo omenduak erraldoi eta buruhandien konpartsa eta Iñaki Tolaretxipi Landarbasoko zuzendaria izango dira. Erraldoi eta buruhandien konpartsaren izenean, Iñaki Badiolak botako du txupina.
Geroz eta gutxiago falta da Zentenarioa-ren doinuarekin dantzan hasteko.