Trafikoa moztuko dute erdialdean madalenetarako
Ostiraletik hasita, erdialdeko trafikoan eraldaketak izango dira, festak direla eta, moztu egingo dutelako ohiko lekuetan. Horregatik, Udaltzaingoak gomendatu du erdialdeaz beste bideak erabiltzeko.
Hilaren 19tik Maria Lezo eta Andoni Korta kaleen arteko bidegurutzea eta Biteri eta Segundo Izpizua kaleen arteko bidegurutzea moztuko dituzte.
Hilaren 20ean, mozketa zabaldu egingo da, 06:30etik aurrera, Nafarroa hiribideko tartea, Galizia biribilgunea eta Santa Klara plazako biribilgune artekoa.
Hilaren 25ean, hasiko dira trafikoa irekitzeko jai eremuan, 02:00ak aldera, eta Nafarroa hiribideko tartean, 12:00 aldera, garbiketa lanen ondoren.
Zumardiko eta Matxaingo autobus geltokiak kenduta
Garraio publikoan ere izango dira zenbait aldaketa, Zumardiko eta Matxaingo autobus geltokiak kenduko baitituzte. Iztieta auzoan eta Nafarroa hiribideko geltokian bakarrik geratuko da.
Hilaren 20ean Morrongilleta kaleko geltokia Tulle kalera eramango dute.
Taxi geltokia jai eguneta, 22:00etatik 06:00etara Nafarroa hiribideako 21 zenbakiaren aurrean jarriko dute.
TAO zerbitzua ere bertan behera geratuko da hilaren 20ko 06:00etatik uztailaren 26ko 09:00ak arte.
Azkenik trafiko arazoak espero dituzte Tulle eta Juan Olazabal kaleetan, hilaren 24tik 25erako goizaldean, desfilearengatik.
Aparkalekua, Telleri eskolan
Kenduko diren tokiak kontuan hartuta, Telleri Alde eskolako patioa aparkaleku gisa erabali ahal izango da. Larunbatetik aurrera erabalili ahal izango da, hilaren 25eko 23:00 arte.
Aldiz, Jose Migel Barandiaren aparkalekuaren zati bat itxiko dute, hilaren 23an Madalena Sari Nagusiarengatik. 10:00etatik 20:00etara izango da.
Bestalde, oinezkoentzako gunean garajea daukatenek Udaltzaingoaren baimen berezi bat beharko dutela jakinarazi dute, eta hori pasatzeko Udaltzaingoaren lokaletatik pasatu beharko dela.
Alternatibak erabiltzeko gomendioaErdialdeko trafikoan izango diren aldaketak kontuan hartuta, beste bide batzuk erabiltzeko gomendatu du Udaltzaingoak: N-1 saihesbidea, Versalles, Beraun, Txirrita Maleo eta Iriburuberriko sarbidea, besteak beste.