Lau irundar Gazte eta 23z azpiko Europako Slalom Txapelketan
Santiagotarrak Kirol Elkarteko lau piraguista lehiatuko dira gaur Liptovsky-Mikulas herrian (Eslobakia) egiten ari diren Gazte eta 23 urtez azpikoen Europako Slalom Txapelketan. Jokin Sanchez Gazte Mailan ariko da eta Ekhi Diez, Telmo Olazabal eta David Perez, 23z azpikoetan.
Santiagotarrak Kirol Elkarteko lau piraguista lehiatuko dira gaur Liptovsky-Mikulas herrian (Eslobakia) egiten ari diren Gazte eta 23 urtez azpikoen Europako Slalom Txapelketako finalerdietan. Jokin Sanchez Gazte Mailan ariko da eta Ekhi Diez, Telmo Olazabal eta David Perez, 23z azpikoetan.
Atzo gazteen sailkapen probetan jardun zuen Jokin Sanchezek, C1ean. 25. postuan bukatu zuen eta gaurko finalerdietarako sailkapena lortu zuen. Arratsaldean izango dira final atarikoak. Sanchez 17:08etan abiatuko da, bederatzigarren lekuan.
Goizean nagusienak
23z azpikoen finalerdiak gaur goizean ari dira izaten. Bertan, Ekhi Diez, Telmo Olazabal eta David Perez izango dira, finalerako postuen bila. Diez eta Olazabak K1ean ziren parte hartzekoak eta Perez, C1ean. Gainera, Perezek eta Diezek bikotea osatuko dute C2an.