San Miguel Ligarako 8. bandera puntuagarria jokatuko dute larunbat arratsaldean Donibanen bihar. Iberdrola Banderaren laugarren ekitaldia jokatuko dute. Ligako erlojupeko bakarra izango da badiakoa.

Iberdrola Banderaren IV. ekitaldia
Atzeo egin zuten aurkezpena Arizabalo Jauregian. Iragarri zutenez, 18:00etan Gipuzkoako traineruen ligari dagokion estropada egingo dute, eta hori bukatzean San Miguel Ligakoa. Sailkapenaren arabera egingo dituzte txandak. Zazpi estropada jokatu dira dagoeneko, eta ezinezkoa da parekotasun handiagoa egotea, bost ontzi ezberdinek irabazi baitituzte banderak. Pasai Donibanek dagoeneko nahiko estututa dagoen sailkapen nagusia are gehiago estutuko du. Txanden banaketa sailkapen nagusi horren arabera erabakiko da.