Donibane Lohizune-Hondarribia piragua zeharkaldia, larunbatean
Donibane Lohizune eta Hondarribia arteko piragua zeharkaldia egingo dute larunbatean, hilaren 20an. Helmuga Puntalean jarriko dute eta, gutxi gorabehera, eguerdiko hamabietan iritsiko dira lehen piraguistak. Hondarribia Arraun Elkarteak antolatzen du.