Dantza erakustaldia, larunbatean, baluartean
Kemen Dantza Taldeak antolatuta, dantza erakustaldia izango da larunbat honetan, hilak 20, Erreginaren Baluartean. Bretainiako dantza talde bat eta Kemen Dantza Taldearen gaztetxoak ariko dira, 19:00etatik aurrera, doan.