1958an jaiotakoek bazkaria egingo dute urrian
Lezoko Etxeberri jatetxean egingo dute bazkaria, urriaren 5ean. Izena eman nahi dutenek badute horretarako aukera dagoeneko.1958. urtean jaiotako errenteriarrek Lezoko Etxeberri jatetxean bazkalduko dute urriaren 5ean. Eguna urruti dagoen arren, izena lehenbailehen emateko gomendatu dute antolatzaileek. Horretarako, 60 euro honako kontu korrontean sartu behar dute interesdunek: 3035 0053 05 0531080829 (Laboral Kutxa). Diru sarrera egitean izen-abizenak jarri behar dira.
Ordainketa irailaren 27a baino lehen egin behar da.
Zalantzarik izanez gero, hiru telefono zenbaki jarri dituzte eskura: 685 72 96 70 (Kontxi); 616 45 28 54 (Miren); eta 600 60 76 92 (Lourdes).