Hilabete hasieran OARSO BIDASOKO HITZAK jakinarazi zuenez ekainean
402 langabe gutxiago izan ziren Oarso Bidasoko herrietan. Bidasoan 6.185 pertsona zeuden lanik gabe ekaina amaieran, eta Oarsoaldean, berriz, 5.616. Datuek erakusten dutenaren arabera 25 eta 44 urte arteko emakumeak zigortu ditu gehien langabeziak ekainean Oarso Bidasoko eskualdeetako herri guztietan Errenteria-Oreretan eta Pasaian izan ezik. Orokorrean, zerbitzu alorrak galdu ditu lanpostu gehien, 3.632, guztira.
Langabeak ekainean herriz herri
Oarsoaldea
- Errenteria, 3.310 langabe. Emakumeak: 1.646; Gizonak: 1.664.
- Lezo, 449 langabe. Emakumeak: 236; Gizonak: 213.
- Pasaia, 1.329 langabe. Emakumeak: 639; Gizonak: 690.
- Oiartzun, 528 langabe. Emakumeak: 265; Gizonak: 263.
Bidasoa
- Hondarribia, 941 langabe. Emakumeak: 523; Gizonak: 418.
- Irun, 5.244 langabe. Emakumeak: 2.911; Gizonak: 2.333