Kasino Zaharrak Antequerara bidaia antolatu du urrirako
Herriko nagusiek urriaren lehen astean Antequerara (Malaga, Andaluzia, Espainia) joateko plana egin dute, eta izena emateko epea irekiko dute bihar, interesatuentzat. Kasino Zaharrean eman behar da izena, eta pertsona bakoitzak gehienez bi lagunentzako lekua har dezake. Egunero irekitzen dute adinekoen etxea, 15:30etik 20:30era.
Biko logela hartu nahi dutenek 430 euro ordaindu beharko dute eta, ohe bakarreko gelakoek, 577 euro. Prezio horretan autobusa, bazkaria eta egonaldia sartzen da. Ordainketa Kasino Zaharrak Laboral Kutxan duen kontuan egin behar da (3035 0049 06 0490040083) .