Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Udala pozik blues jaialdiarekin herria bete delako

admin
Bidasoa
2013/07/16
Herria gainezka jarri du joan den ostegunetik igandera egin den Hondarribia Blues Jaialdiaren zortzigarren ekitaldiak. Milaka eta milaka izan dira kanpotik hurbildu direnak eta udalak zein antolatzaileek balorazio ezin hobea egin dute festibaleko pertsiana jaitsi eta gero. Blues jaialdira propio hurbildu direnak zehazteko goiz da, baina badira datu batzuk adierazgarriak direnak.
Eric Burdonek jaso du aurten saria (arg: Ortolaiz)

Eric Burdonek jaso du aurten saria (arg: Ostolaitz)

Hala, Udaltzaingoaren radarrak 90.000 ibilgailuen sarrera jaso du ostegunetik igandera bitartean. Jende gehien bildu izan duen kontzertua igande arratsaldean Benta eszenatokian Eric Burdonek emandakoa izan zen, leporaino bete baitziren karpa eta harmaila ez ezik, baita Butroi pasealekuko zati handi bat ere. Musikari dagokionez, ahazten zailak izango diren uneak izan badira aurtengo ekitaldian, hala nola Delta Groove Harp Blast taldearen larunbateko emanaldi biribila edota eguerdietako bazkarietan sortu izan den anaitasun giroa. Udaletik pozik azaldu dira horregatik guztiagatik, eta jaialdira blues zaleak geroz eta urrutiagotik datozela nabarmendu dute: “Inoiz baino gehiago ikusi dira Hondarribiko kaleetan Estatuko hainbat lekutako blues zaleak eta baita frantsesak, suitzarrak, alemaniarrak eta ingelesak ere. Hainbat komunikabidetako hogeita hamar bat argazkilari eta TV kamera egiaztatu ziren, gehienak espezializatuak”. Alkatearen aburuz, helburuak bete ditu Hondarribia Blues Jaialdiaren zortzigarren ekitaldiak. “Hondarribia musikaren erreferentea izatea nahi izan dugu. Musikari bikainak izan ditugu gure artean, Hondarribian aparteko giroa bizi izan dugu, inongo istilurik gabe, eta, azken batean, plazer bat izan dela esatea besterik ez dut”, adierazi du alkateak. Aparkatzeko arazoak Jaialdiaren puntu iluna bisitariek aparkatzeko izan dituzten arazoak izan da berriro. Jaialdirako propio aparkatzeko gunerik ez egonagatik, asko izan dira larunbatean eta igandean herrian bueltaka aritu direnak, kotxea uzteko leku baten bila. Batzuek hala moduz utzi zuten Biteri eskolaren pareko zelaian, beste batzuk saiatu ziren leporaino beteta zeuden hondartzako parkinetan aparkatzen… Urtetik urtera errepikatzen den arazoa da eta, aurten ere, kanpotik kotxez etorri ziren makina batek sartuta eramango duten arantza izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.