Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gora San Fermin!

admin
Bidasoa
2013/07/15
Euskal Herrian, ñabardurak ñabardura, jai parekiderik bada horiek Inauteriak eta sanferminak dira. Hori dio behintzat lagun on batek. Mozorroa dela, arropa zuria eta zapi gorria dela, kalera irten eta parekoa ere zure maila berean aurkituko duzu. Norberaren jatorriak, lanbideak, eta abar ez du gehienentzat aparteko baliorik edo garrantzirik. Ez dira bereizketaren eragile, ez behintzat kale mailan. Jendartean nahastu eta festaz gozatu besterik ez duzu egin behar. Hori dio berak. Badago ere, noski, bestela pentsatzerik. Baina egia da ere, kalean nahas-mahas dabilen jende andanaz eta kalean festa egiteko moduaz hitz egiten badugu, San Fermin Jaiak bizi izan dituzten gehienen iritziz, Inauteriak eta tokian tokiko bestelako jaiak gutxietsi gabe beti ere, sanferminek ez duela parekorik. Gehiegikerien festak bezala laburbiltzen ditu sanferminak beste lagun batek. Estremoena. Nahiz eta onartu ere Iruñeko sanferminak jatorriz instituzionalagoak, kontserbadoreagoak diren. Baina agenda ofizialaz at, jaia zeure egiteko aukerak edo malgutasunak ematen omen dio benetako arrakasta. Klase ertainen festak direla dio beste lagun batek. Garaian garaiko egoera sozio-ekonomikoan gehiengoa osatu duen jendartearen neurrira egindako festak direla, alegia. Azken hau egiazkotzat joko bagenu eta kontuan hartuko bagenu zer nola aldatu diren langile klasearen lan baldintzak eta bizi maila azken aldian, seguruenik aurtengo sanferminetan nabaritu beharra dagoela krisiaren ingurumarian gertatzen ari den guztia. Aspaldi utzi baikenion klase sozialak norberak produkzio sisteman zuen lekuaren arabera definitzeari, kontsumo mailaren mesedetan. Egun, langile ofizioa izan arren, horrek ez du zehazten nortasun kolektiboa, eta kontsumo mailaren arabera definitzen du bere identitatea jendeak. Klase ertaineko kidetzat jotzen du bere buru jendeak, kontsumo mailaren barruan eraikitzen du bere nortasun kolektiboa eta noski, horrek kalte egiten dio ustezko kolektibotasun horri, klase ertainaren multzo zabal eta maila ezberdineko horretan kolektibotasuna baino indibidualismoa baita nagusi. Horren ondorio nabarmena bizi izan dut neronek maiatzaren 30eko azken greba orokorrean. Langileen asanbladan apenas langileen % 10a presente, eta langile asko aurretik greba egunerako jaieguna eskatzen lan egun horretako soldata ez galtzeko. Bistan denez, egungo sistema ekonomikoak helburua lortu du. Jendeak ez du nortasun kolektibo indartsurik; langileen kolektibokoa baino, klase ertaineko partaide ikusten du bere burua. Eta ez daki, ahaztua du, zeinen garrantzitsua eta beharrezkoa den egiazko nortasun kolektiboa izatea. Nortasun kolektiborik gabe ekintza kolektiborik ezbaitago, eta mobilizazio kolektiborik gabe gizartea desaktibatu egiten da, eta etorkizunak itxura txarragoa hartzen. Garbi dago epe motzean langile kolektibo bezala ez dugula, zoritxarrez, emaitza garrantzitsurik ikusiko, baina mobilizatzen jarraitu beharra dago, jendea aktibatzen. Eta aktibatzeko ere zer hobeago gaur, oporren aurreko azken lan egunean, Iruñetik pasa eta kaleetan barna galtzea baino? Zuen osasunera lehenengo tragoa! Udara on eta irailera arte! Gora San Fermin!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.