Merkataritza Azoka asteburuan Hondarribiko Portuan
Higer Merkatari Elkarteko hainbat saltokik eta Hondarribiko artisauek euren produktuak prezio onean salduko dituzte larunbatean eta igandean, hilak 13 eta 14, Portu auzoan, 11:00etatik 21:00etara. Blues jaialdiarekin oinezkoentzat izango da Zuloaga kalea eta bertan jarriko dute azoka.