
Paco Bueno gimnasioak antolatua, eta Errenteriako Udaleko Kirol Patronaturaren babesarekin, boxeo borrokaldiak izango dira gaur Beraungo pilotalekuan. Orotara, sei borrokaldi izango dira, amateurrenak eta neoprofesionalenak. Atzo egin zuten agerraldia Paco Buenoko arduradunek eta boxeolariek galaren berri emateko: emanaldia “ederra” izango dela esan zuten, eta jendeari joateko eskatu zioten. Hala, sarreren prezio orokorra 12 eurokoa da; ring-aren ondoan lehen lerroan jarri nahi izanez gero, sarreren prezioa 15ekoa izango da.
Paco Buenoko bost boxeolarik parte hartuko dute borrokaldietan. Honakoak dira:
Amateurren borrokaldiak:
- Rafa Camilo (Paco Bueno)-Nelsson (Anoeta).
- Yeray (Paco Bueno)-Imanol Andreu (Anoeta).
- Asier (Paco Bueno)-Esteban (Gasteiz).
Neoprofesionalen borrokaldiak:
- Jon Nagore (Paco Bueno)-Yakoba (Gasteiz).
- Prince (Paco Bueno)-Eneko Alonso (Bilbo).
- Mohamed (Paco Bueno)-Ismael (Gasteiz).