Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Oiharan-Erkiaga bikoteak aurrea hartu du zesta puntako munduko txapelketan

admin
Bidasoa
2013/07/09
Zesta punta Jostaldin

Partida ikusgarria izan zen eta azkenean gorriak garaile

Joan den ostiralean hasi zen Munduko Pilota Biltzarraren zesta puntako binakako txapelketa Jostaldi pilotalekuan eta Jai Alive enpresak oso balorazio ona egin du gertatu zenaz. Batetik, jende asko zegoelako harmailetan “estreinaldia zela kontuan izanik”, eta bestetik, partida bikaina izan zelako. “Lehen ostiraletan ez da normalean hainbeste jende egoten. Ea hori uda on baten aurrekari izaten den”. Txapelketari hasiera ematen zion partida gogorra eta erakargarria izan zen. Ordu eta berrogei minutuz aritu ziren bi bikoteak nor baino nor eta azkenean gorriz kantxaratu zen bikotea irten zen garaile, Olharan-Ibai Erkiaga, 35-32 emaitzarekin. Aritz Erkiaga-Txasio bikoak ez zuen inoiz partida galdutzat eman eta bigarren fasera sailkatzeko aukera guztiak ez dituzte galdu. Olharan pozik zegoen garaipenarekin, baina onartu zuen ez zela erraza izan: “Partida oso luzea eta gogorra egin zaigu. Txasiok ez zuen hutsik egiten eta Aritz oso ondo aritu da errebotean. Ibaik ere hutsik gabe jokatu du eta partida ikusgarria izan da. Markagailuan ihes egiteko aukera genuen bakoitzean beraiek eusten zioten”. Izan ere, azken markagailuak partidan izandako berdintasuna agerian uzten du, baina tarterik handiena lau puntukoa izan zen eta garaileak atzetik ere egon ziren (23-25). “Garaipenerako gakoetako bat alderdi fisikoa izan zen. Beraiek kinieletatik datoz eta gu ohituagoak gaude partidak jokatzen, ni behintzat bai”, gaineratu zuen Olharanek. Noski, partidako galtzaileak ez ziren hain pozik, baina ezta etsita ere, Aritz Erkiaga esaterako: “Ondo jokatu dugu, egin behar genuena egin dugu, baina ezin izan dugu irabazi. 32 tanto egin ditugu, eta asko dira horiek. Galduz gero, hori zen helburua eta bigarren partidara sailkatzeko aukerarekin joan gaitezke”. Ostiral honetan izango dute Aritz Erkiagak eta Txasiok sailkatzeko, bigarren partida jokatuko baitute Egiguren-Enbilen aurka, 20:00etan. Ostiral honetan bigarrena Hurrengo ostiralean Egigurenek eta Enbilek errepikatuko dute, lehen partidaren irabazleen kontra, ligaxkako azken partidan. Lehen sailkatuak finala jokatuko du eta bigarrena Beaskoetxea-Irastorzarekin lehiatu beharko da final atarikoan. Finalerdia Gernikan jokatuko dute, hilaren 22an, eta Hondarribitik kanpo egingo den partida bakarra izango da. Lehen lehian bezala, txapelketako partida guztien sarreraren prezioa 12 eurokoa izango da eta paella eta ardo dastaketa sartzen da prezioaren barruan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.