Saharako haurrei harrera egin diete Hondarribian
Oporrak Bakean programaren barruan Saharatik etorri diren haurrei nahiz etxean hartuko dituzten familiei harrera egin diete Hondarribiko udaletxean. Hiru haur etorri dira uda pasatzera: Yaguta (11), Hussein (11) eta Minetu (10).
Harrera ekitaldian izan dira Juan Mari Altuna Alkateordea, Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta beste zenbait udal zinegotzi, Tadamun elkarteko ordezkariak ere.
Altunak uda “ahalik eta ondoen” pasatzea desiratu die, “jakinda Saharan bizi duten egoera zein den zaila”. Era berean, eskerrak eman dizkie haurrak etxean jasotzen dituzten familiei.