Bi ibilbide eta bestelako jarduerak prestatu ditu Itsas Gela elkarteak uztailerako. Batetik, bi ibilbide gidatu antolatu dituzte, Talaia Ibilbidea eta Itsasargien Ibilbidea. Bestetik,
Mater ontzira bisitak eta badian zehar zeharkaldiak egingo dituzte. Ibilbideen xehetasun gehiago, honakoak:
Talaia Ibilbidea (uztailaren 7an eta 21an egiteko aukera izango da)
- Iraupena: 90 minutu.
- Ordua: 10:00.
- Hasteko lekua: Donibaneko Santiago plaza.
- Zailtasuna: baxua.
- Gomendioak: trekking zapatak eta ura eraman.
- Prezioa: helduek 6 euro, haurrek 4.
Itsasargien Ibilbidea (uztailaren 14an eta 28an egiteko aukera izango da)
- Iraupena: 90 minutu.
- Ordua: 10:00.
- Hasteko lekua: San Pedroko ontziralekutik.
- Zailtasuna: baxua.
- Gomendioak: trekking zapatak eta ura eraman.
- Prezioa: helduek 6 euro, haurrek 4.
Informazioa eta erreserbak egiteko Itsas Gelaren telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek: 619 81 42 25.