Hondarribiko aireportuko murrizketak salatu ditu PSE-EEk
Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEren taldeak esan du murrizketak egin dituztela Hondarribiko aireportuko langileen plantillan, eta hori aireportuaren “heriotza akta” izan daitekeela. AENAk 53 langiletik 35ra murriztu du langileen kopurua. Horrela, hainbat lanpostu berezi galdu egin direla esan dute sozialistek, eta egunean zehar gabeziak izango direla nabarmendu dute, “beharrezkoak diren hainbat zerbitzutan”.