Hasi dira Antxoko sanferminak
Atzo, 20:00etan, puntual beti bezala, hasi ziren Antxoko San Fermin Jaiak. Gaua luzea izan da barrutiko festazaleentzat, eta goiza ere latza izan da askorentzat, txikienentzat ezik. Haurrek zabaldu dutelako jaien bigarren eguna hainbat jarduerarekin. Ondoko irudiak atzoko txupinazokoak dira.