Sara Grajal eta PJ Kahunarekin hasiko dira udako kontzertuak Uxoan
Bihar, ostirala, hasiko dira Uxoa tabernan Men of Rock Musika Elkarteak Hondarribian antolatuko dituen udako kontzertuak. Ikasturtean zehar bezala, ostiraletan izango dira, doan, 22:30etik hasita. Aste honetan Sara Grajal eta PJ Kahuna igoko dira Uxoako taulara eta datorren astean Blues Jaialdiari lotutako emanaldiak izango dira.