Stop Kaleratzeak-ek elkarretaratzea egingo du bihar Hondarribian
Bihar, asteazkena, Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformak elkarretaratzea egingo du San Pedro kalean Kutxabankek duen sukurtsalean, 10:00etan. Herriko familia bat etxerik gabe geratzeko arriskuan dagoela eta, plataformaren arabera, entitateak uko egin dio haiekin negoziatzeari.
Plataformatik jakinarazi dutenez, “hilaren 8tik hondarribiar familia batek hipoteken ordainketari aurre egiteko Kutxabanki proposamen bat egin zion eta ordutik zain daude. Kutxaban isilik dago interesak gora doazen bitartean eta kaltetuen zorrak gora egiten duen heinean”.