Herrilab, Oarsoaldeko ekintzaileen komunitate berria bultzatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak
Herrilab ekintzaileen komunitate proiektua sortu dute Oarsoaldea Garapen Agentziak, Mondragon Team academyk eta MIK-ek (Mondragon Ikerketa Kudeaketa) elkarlanean. Oarsoaldeko biztanleen ahalmen sortzailea babestu nahi du egitasmoak. Horretarako ideia berrien sorkuntzan eta industria arloan, ekintzaileen eta Oarsoaldea eskualdeko gainerako biztanleen artean sinergiak eratzen lagunduko duen gunea sortzea du helburu Herrilabek, egitasmoaren arduradunek azaldu dutenez.
Aiora Perez de San Roman Oarsoaldea Garapen Agentziako presidentearen esanetan, oarsoaldearen biziberritze ekonomiko eta sozialean lagundu nahi du Herrilab egitasmoak: “ekonomia tradizional eta industria arlo helduetatik abiatuta, ezagutzaren gizarterako bidea egiteko. Elkarlanean sortutako balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuek inguruko ekonomiaren hazuntzan eta kalitatezko enplegua sortzen lagunduko dute”.
Herrilab komunitate eta proiektu iraunkor eta jasangarri batean parte hartu nahi duten ekintzaileentzat espazio zabala dela gaineratu dute Oarsoaldeatik. Informazio gehiago eskuratzeko Oarsoalde Garapen agentziarekin harremanetan jarri beharko dute interesdunek,943 49 41 29 telefono zenbakira deituta.