Gazte Asanbladak ostegunean egingo du aste honetako bilera
Hondarribiko Gazte Asanbladak ostegunean egingo du aste honetako bilera, eta ez ostiralean, ohikoa duenez. 18:30ean elkartuko dira Puntaleko Eskola Zaharraren kanpoan. Asteburuan sanferminak direla eta bilera aurreratzea erabaki dute, Iruñeara edo Pasai Antxora parranda egitera joan nahi dutenek horretarako aukera izan dezaten.