Ezohiko udalbatzarra eta elkarretaratzea izango dira gaur
Errenteriako Udalak ezohiko udalbatzarrera deitu du gaurko, 18:30ean. Era berean, 19:30ean elkarretaratzea egingo dute, Herriko Plazan. Bertan, ustezko hilketa matxista salatuko dute. Donostia ospitalean 40 urteko emakume bat hil da, atzo arratsaldean hainbat kolperekin ingresatu eta gero. Ertzaintzak emakumearen bikotekidea atxilotu du.