Tren batek zeraman likido toxikoa isuri da Hendaiako tren geltokian

Hendaiako geltokian produktu toxiko baten isuritea izan da gaur goizean Iparraldeko Hitzak bere webgunean jaso duenez. Hendaiatik pasa den tren baten bagoitik isuri dira 500 litro likidio toxiko eta 20 suhiltzaile baino gehiago eta produktu toxikoen detekzioan ari diren lau profesional bidali dituzte geltokira. SNCF tren geltokiko langile batek eman du isuriketaren berri, usain txarra sentitzen zuela eta. Usaina Baionaraino iritsi da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.