Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Postalak

admin
Bidasoa
2013/07/01
Udara iritsi da eta honekin batera bidaiatzeko garaia. Beno, agian exajeratzen ari naiz, ze udara ez da inorentzat iritsi eta bidaiatzeko parada gutxi batzuk izango dute. Krisia eta udara ez dira konbinazio ona hegazkina hartu eta gure herritik emigratu duen eguzkiaren bila joateko. Ez da grabea, Basque Country tourism egin dezakegu betiere: gastronomia ona, ardo ezin hobea, oraindik ezagutzeke dauzkagun paraje zoragarriak… eta Port Aventurako xira armairuan gorde duena ez da aurtengo aldaketa klimatikoaz ohartu ere egingo. Gainera, imajinazioa gehitzea ere badago errezeta osatzeko. Gaztetako oroitzapenak burura etorri zaizkidalako diot hau. Duela hainbat urte, nerabezaroaren gaixotasunak bete-betean harrapatuta gintuenean, ohikoa zen gazteak Ingalaterrara joatea: jendea ezagutzera, parrandak botatzera eta fish and chips jatera, bertako hizkuntza barneratzeko aitzakiapean. Bazegoen Kolon bezala, Amerika aurkitzera joaten zenik ere, kasu horretan arraina hanburgesengatik aldatuz, betiere ondo frijitutako patatekin batera. Beste batzuk, aldiz, tuberkulu koipetsuetatik ihesi, herria zaintzen geratzen ginen. Ingelesik ikasi ez genuen arren, ezergatik aldatuko ez nituzkeen oroitzapen ahaztezinak gordetzen ditudala aitortu beharra daukat. Garai hura nuen erreferentzi, udako oporrei imajinazioa gehitu behar zaiela aipatu dudanean; urte haietan, eta egoerari umorez aurre egiteko asmoarekin, beste lagun batek eta biok elkarri postalak bidaltzea erabaki baikenuen. Batak Holandatik, besteak munduko beste edozein zirrikitutik, irudimenetik sortutako bidaiak antolatzea erabaki genuen uda haietako batean. Agian ez didazue sinetsiko, baina izugarrizko ilusioa egiten zuen Herbehereetan zegoen lagunaren hitzak jasotzeak. Correos-era joan, kutxatila ireki eta hara! Lagunaren postala! Ea zer kontatzen duen! Idazteko unea ere berezia izaten zen, munduko txoko bat aukeratu, bertan egingo zenituzkeen gauzak zerrendatu eta gustukoenekin geratu, lagunarekin partekatzeko eta —zergatik ez?— inbidia pixka bat ere emateko. Aurtengo udan ere ez dut bidaiarik aurreikusita eta, hortaz, ez dut imajinazioa erabiltzea beste erremediorik izango. Baina gauzak ez dira jada nerabezaroan bezalakoak, neurri handi batean, wasapa bihurtu delako komunikabide. Galdu da, hortaz, imajinazioa? Esango nuke, eguraldiaren inguruan egin diren txiste guztiak kontutan hartuz, teknologia berriak ere uzten duela imajinaziorako atea irekita. Baina berehalakotasunak xarma kendu dio harremanei, eta baita ilusioa ere. Postal batean pentsatzeko eskatuko balidate, herri bat irudikatuko nuke, ederra, zu bertan egon eta mila argazki aterako bazenizkio ere lortuko ez zenukeen paraje idilikoa. Lagun batek Irungoa den beste bati ilea hartzeko honakoa esaten zion: Irun hain da itsusia postalik ere ez duela. Postal klasiko horiek ez dira merkatuan dauden bakarrak: nork ez du morena-morena eta tanga fin batekin topless egiten duen emakumearen postala ikusi hondartza inguruetan egoten diren souvenir dendetan? Horrelakoen aurren aurkitzen naizen bakoitzean galdera bat etortzen zait burura: emakume hau, herri honetakoa bertakoa da, nik lagunei souvenir modura bidaltzeko? Ez naiz ba kalean berarekin gurutzatu. Gaur, hezur-haragizko postal bat ikusi dut Donostiako kaleetan. Emakume edadetu bat, ile zuri-zuri ondo orraztuarekin, belaunetarainoko gona klasikoarekin, elegante, mezatik atera berri denaren itxurarekin, kalean eskumuturrekoak eta belarritakoak postu batean saltzen dituen mutilarekin hizketan ari zen, azken honek, lurrean eserita, txurroak eta arropa zabalak soinean, gustura erantzuten zielarik emakumearen galderei, irribarrea ezpainetan. Agian, egoeraren bereziak eragindako pozaren ondorioz. Ez zaizue zoragarria iruditzen? Bizikletan nindoalako, bestela, sakelakoarekin argazkia atera eta wasapez bidaliko nieke postala lagun zein familiakoei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.