Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal tradizioen alardea izan da gaur goizean Urdanibia plazan

admin
Bidasoa
2013/07/01
Aurten ere txikia geratu da Urdanibia plaza Baserritar Egunean

Aurten ere txikia geratu da Urdanibia plaza Baserritar Egunean

“Publiko hau dagoen lekutan denak motibatzen gara” zioen Jon Maiak herri kirolen ondoko bertso saioaren hasieran eta leporaino beteta zegoen Moskuren txaloak jaso ditu bueltan. Maia, Jexus Mari Irazu, Aitor Mendiluze eta Miel Anjel Peñagarikano aritu dira eguerdian Urdanibia plazako bertso saioan, eta behin behineko itxiera bikaina eman diote sanmartzialetako azken egunari, Baserritar Egunari. Ganadu azokarik gabe ezin dira sanmartzialak ulertu, gazte askok gaurko goiza lotarako ematen duten eta Baserritar Eguna denik ere ezagutzen ez duten arren. Horiexek falta ziren, gazteak, gainontzeko guztiak han zirelako, familia giroan asko. Giro paregabea izan da hilaren 1eko goizean, eta antzerakoa iragarri daiteke arratsalderako, dantza lehiaketa eta pilota partidurako. Hondarribitik, Oiartzundik, Hendaiatik eta urrunagotik hurbildutako jendea bazen, inguruko askok tradizio dutelako uztailaren lehengo egunarekin Irunera hurbiltzea. Denek gozatu dute gaur, eguraldiaz, egitarauaz, txorizo pintxoez… denaz. Ganadu azoka eta alardea aukeran, behiei jaten ematea nahiago dute haurrek, askotan euren gurasoei ahazten zaien arren behiak ez direla katuak. Izan da sustoren bat gaur goizean, handia gainera, baina ezer ez da gertatu, azkenean. Baina gerta zitekeen, urtero bezala lehiaketan parte hartzen duten behiek publiko artean egin behar dutelako lehiaketa eremuraino doan bidea. Hain zuen ere, datozen urteetan itxuraldatuta agertuko zaigu Urdanibia plaza eta aurpegia aldatzeko ardura dutenek kontuan izan beharko lukete, beste gauzen artean, ganadu Plaza dela Urdanibia, eta eraberritze prozesuan animalien heldulekuak mantentzea ideia ona litzatekeela, hainbat eragilek eskatu bezala. Ea plaza berriak lekua hobe aprobetxatzeko aukera ematen duen eta jende gehiagok ikus dezakeen ganadu lehiaketa arriskurik gabe edota herri kirolak lehen lerrotik. Herri kirol lehia paregabea Herri kirol saio bikaina ikusi ahal izan da Irungo San Pedro eta San Martzial jaietako azken goizean. Harri jasotzaileak, eta aizkolariak aritu dira lehian, hirunaka: talde bakoitzean, harri jasotzaile bat eta bi aizkolari, enbor horizontaleko bat eta bertikaleko beste bat. Lehiak lehiakorra behar du izan jendea erakartzeko, eta gaur inor ez da bere lekutik mugitu hirukote irabazlea segundo pare bategatik irabazi duten ate. Eta, bertsolari zumaiarrak “publiko hau dagoen lekuetan denak motibatzen gara” esan baino bost minutu lehenago, harri jasotzaileek itzela egin dute programatik kanpora. Haien lana amaituta zuten arren, antolatzaileei baimena eskatu eta sekulako erakustaldia eskaini diote publikoari harri esferikoarekin, itzela. Berotan joan da goiza, eta une batzuetan garestiagoa zen gerizpe bat Moskun, Zarautzeko hondartzan guardasol bat baino. Hala igaro da bertso saioa, berotan, baina baserritar eta euskal giro bikainean. Gustura publikoa, gustura txosnetako arduradunak, eta gustura gaurko egunez disfrutatzeko bart etxera beranduegi joan ez zirenak. Merezi izan du eta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.