
Elosegi Ausburgeko finalean
Ander Elosegi irundarrak bederatzigarren postuan amaitu zuen asteburuan Ausburgen (Alemania) jokatu duten Munduko Kopako bigarren proba. C1eko finalera zortzigarren postuan pasatu zen Elosegi, lehen postuetatik gertu, baina finalean dena gaizki atera zitzaion, lehen atetik bertatik hasita. Lau zigor jaso zituen irundarrak eta azken aurreko postuan bukatu zuen finala.
Santiagotarrak Kirol Elkarteko beste ordezkariak, Joan Crespok, ez zuen asteburu ona izan. Ozta-ozta sailkatu zen K1eko finalerdietarako, eta ezin izan zen finalean sartu, finalerdietan 24. geratu baitzen. Proba horretan lehiatu zen beste euskal ordezkaria, Samuel Hernanz donostiarra 21. sailkatu zen eta, hortaz, finaletik kanpo geratu zen ere.
Bi kaiakistak, Crespo eta Hernanz, Marc Domenjorekin batera taldekako finalean aritu ziren, eta seigarren postua lortu zuten Frantziak, Alemaniak eta Poloniak hurrenez hurren osatutako podiotik nahiko urruti.