Xanisteban Eguneko sokatira txapelketa prestatzeko garaia iritsi da eta neskek bihar izango dute lehen entrenamendu eguna. Udako igerileku azpiko lokalean elkartuko dira, 19:00etan. Lehen kontaktua polean egingo dute. Astearte eta ostegunetan elkartuko dira, lokalean zein kiroldegian. Antiju Morik talde feministatik ere deialdia egin diete herriko emakumeei, entrenamenduetara azaltzeko eta bertan parte hartzeko.
Antiju Morik taldearen deialdia