Ainhoa Ruiz de Arbuloren azken aginduek zuzendu dute Alarde Parekidea
Lau urtez Alarde Parekideko jenerala izan ondoren, Ainhoa Ruiz de Arbulok zuzendu zuen atzo azkenekoz alardea. Bere aginduetara izan den lau urteetan, asko hazi da emakumeek eta gizonek soldadu bezala desfilatzen duten alardea, eta atzo, malkoekin eta hunkituta, agur esan zion jeneralak berdintasunaren aldeko lanari, festa giroan. Jose Antonio Santanok ez zuen Alarde Parekidea babestu, eta ez zion harrerarik egin ere. Gainontzeko erakunde publikoetako kideek bai egin ziotela gorazarre alarde horri, tartean, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak.
Mila bat parte hartzaile izan zituen Alarde Parekideak, eta festa gogoz bizi izan zuten bertan parte hartu zutenek. Alarde horren kontra daudenek Kale Nagusian itxaroten dituzte, eta aurten, inoiz baino iskanbila eta zalaparta gutxiago izan da kale horretan, salbuespenak salbuespen. Festa berdintasunean bizi izan dute Irunen.