Zeru grisaren azpian Gazte Egunak jartzen ditu koloreak

Gazte Eguna ari dira ospatzen Errenteria-Oreretan. Zerua mehatxatzaile dagoen, eguraldi grisari aurre egin, eta hamarnaka gazte atera da kalera. Goizean zehar hainbat jolas egin dituzte Gazte Olinpiadetan, eta herriko hainbat txokotan (Gaztaino, Koldo Mitxelena plaza, Herriko Plaza…). Eguerdi partean, ekitaldiaren ondoren, bazkaria egingo dute. Egarriz geratu denak, arratsaldean poteoan joateko aukera izango du. Gauerako kontzertua antolatu dute R-Sytemtzia eta Sardeska taldeekin… gorputzak irauten duen arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.