Xanistebanetan hesiak zaintzeko lan poltsa irekiko du udalak astelehenean

Xanistebanetan hesiak zaintzeko lan poltsa zabalduko du udalak astelehenean, eta uztailaren 15era arte eman ahal izango da izena. Horretarako, udaletxeko Informazio Bulegotik pasatu beharko dute zaintzan lan egin nahi dutenek. Bulegoa 08:00etatik 14:30era egoten da irekita. Bi baldintza bete beharko dituzte hautagaiek. Alde batetik, adinez nagusiak izatea eta euskaraz jakitea. Udalak hizkuntza froga egingo die. Oiartzuarrek lehentasuna izango dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.