Olazabal hirugarren jarri da Irlandako Irekiko bigarren egunean

Txema Olazabal golfista hondarribiarrak zazpigarren tokian amaitu zuen Carton House golf zelaian jokatzen ari diren Irlandako Irekiko lehen jardunaldia. -4ko txartela sinatu zuen Olazabalek 18 zuloko lehen ibilbidea amaituta, Oscar Floren suediarrak baino bi kolpe gehiago.   Gaur bigarren itzulia egiten ari dira eta dagoeneko hondarribiarrak bere ibilbidea amaitu du, 69 kolperekin (-3). Hortaz, sailkapen nagusian -7rekin jarri da eta hirugarren jarri da sailkapenean, Florenekkin berdinduta. Behin behineko sailkapenean —jokalari guztiek ez dute bigarren jardunaldia amaitu—, Peter Uhilein estatubatuarra da lider, -9ko txartelarekin.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.