"Lau ibilbide osasungarri", Errenteria-Oreretan

Errenteriako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak herritarren artean banatzeko “lau ibilbide osasungarri” biltzen dituen liburuxka prestatu dute. Lau hiri ibilbide proposatu dituzte bertan, “ibiltzeko errazak, egingarriak eta osasungarriak pertsona guztientzat”. Halaber, gogorarazi dute ibiltzeak dituen onurak: “Bihotza sendoago izango duzu, arteria tentsioa jaitsiko duzu, eta kolesterol eta azukre mailak gutxituko dituzu”. Liburuxka herriko erretiratuen etxeetan lor daiteke, baita Udal Kirol Patronatuaren webgunean ere. Honakoak dira ibilbideak:
  • Fanderiakoa (2.730 metro).
  • Iztietakoa (1.905 metro).
  • Beraungoa (2.100 metro).
  • Galtzaraborda-Txirrita Maleokoa (4.510 metro).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.