Michel Marmierrek ahuspez lo egitearen eraginak azalduko ditu gaur
Michel Marmier Kiropraktikan doktoreak ahuspez lo egitearen kalteak azalduko ditu gaur, 18:00etaik aurrera, Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. Zehazki, hitzaldiaren izena, Bizkarreko mina. Arrazoiak eta prebentzioa izango da.
Marmierrek bizkarreko minaren arrazoiak zeintzuk diren azalduko ditu: erditzea, jarrerak, istripuak… Horrez gain, bizimoduarekin lotutako minak ere jakinaraziko ditu. Hala nola, geroz eta gutxiago ibiltzearen ondorioa dela.
Prebentzioari dagokionez, hainbat aholku emango ditu. Esate baterako, nola ahuspez lo ez den egin behar, eta bai, ordea, ahoz gora edo postura fetalean; esertzerakoan hankak ez gurutzatzea; ura edatearen garrantzia…
30 urtetik gorakoen %75k bizkarreko mina daukala adierazi du Marmierrek, eta baina prebentzioarekin saihestu daitekeela adierazi du.