Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Julen Mendoza: "Norabide berri batera jartzen ari gara herria"

admin
Bidasoa
2013/06/27
Udal gobernu taldeaSei hilabete eta urtearen balantzeen ostean, gaur, Errenteriako Udalean egin duen bi urteen balantzea egin du Bilduk eta Errenteriako Ezkerrak osatzen duen udal gobernu taldeak. Zentzu horretan, Julen Mendoza alkateak adierazi du “bi urte gogorrak baina emankorrak” izan direla, eta “norabide berri batera jartzen” ari direla herria, “estrategikoki eta aldaketari dagokionean”. Duela urtebeteko adierazgarriak “berretsi” dituela adierazi du Mendozak: gutxiengo gobernu taldea izanagatik, beste taldeekin akordioak lortzeko gaitasuna eta erabaki estrategikoak hartzeko gaitasuna erakutsi eta politika beste era batera egiteko planteamendua egin duela, gardenago eta parte hartzaileagoa. Zentzu horretan, lehenengo puntuari dagokionez, kudeaketarako oinarrizkoak diren akordioak lortu dituztela gogorarazi du alkateak: 2012 eta 2013ko aurrekontuak (gainera, bakoitzak talde desberdinekin lortutako akordioekin atera direla aurrera zehaztu du, lehenengoak EAJrekin eta bigarrenak, PSE-EErekin) eta ordenantza fiskalak. Horrez gain, udalbatzarrera eraman dituzten proposamen nagusiak ere aurrera atera direla esan du. Erabaki estrategikoen mailan 2025eko plan estrategikoa martxan jarri dutela azaldu du, eta horrelakorik ez dela herrian orain arte egin. Prozesu parte hartzailean 1.000 lagun inguruk parte hartu dutela gaineratu du. Ardatzetako bat Kultura eta Sormen kulturala da, “industriaren gainbeheraren alternatiba”, Mendozaren arabera; eta horren ildo nagusiak Lekuonan proposatu duten dantza eta arte eszenikoen zentroa, bi liburutegiak (Erdialderako eta bestea auzo garaienetarako) eta alde zaharraren eraberritzea (Artiola, Torrekua eta Euskal Jantzien Museoa) direla zehaztu du. Auzo batzarrak Azken puntuari dagokionez, berriz, “herritarrengandik gertu” dagoen politika egin dutela iritzi dio Mendozak, eta zentzu horretan, gestioa egiteko “herritarrekin etengabeko eztabaida” izan behar dela adierazi du. Hala, 2011an egindako auzo batzarrekin jarraituz, aurtengo udazkenean berriro egingo dituztela jakinarazi du: “Hasieran esan genuen bezala, legegintzaldiaren hasiera, erdian eta bukaeran”. Mendozak, azkenik, Kabiaren garrantzia nabarmendu du, eta baita normalizazio politikoan emandako urratsak ere, “udal talde politiko guztien lanari esker”. Horren adibide bezala agertu du Eraikiz. Alkatearen ondoren, zinegotzi bakoitzak puntuz puntu argitu du bere sailetan egin duten lana. Irune Balentziagak Kultura, Hezkuntza eta Euskara sailetan egindako lanaren berri eman du; Jose Manuel Ferradasek Ingurumena eta Dibertsitatean egindakoarena; Garazi Lopez Etxezarretak Berdintasunean egindakoa; Jon Txaskok Ogasuna, Gizarte Zerbitzuetan eta Garraioan egindakoa, Alazne Kortak Barne Antolamenduan egindakoa; Unai Unsuainek Gazterian egindakoa; eta Luisma Diezek Hirigintzan egindakoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.