Jaietan parekidetasuna sustatzeko logoen erakusketa egingo dute Xenpelar Etxean
Oarsoaldeko lau udalek jaietan parekidetasuna bultzatzeko logoaren lehiaketa jarri zuten abian. Hogei emakumek eta 11 gizonek aurkeztutako 80 logoak ikusgai izango dira Xenpelar Etxean, uztailaren 1etik 13ra. Ordutegia 17:30etik 20:30era izango da. Horien artean dago irabazlea, eta herrietako jaietan ikus ahal izango da. Horrela, logo irabazlea hautatzeko irizpideak honakoak direla jakinarazi dute: emakumeen parte hartzea sustatzea; indarkeria matxistari aurre egiteko elkartasuna bultzatzea eta herritar guztientzako jai giroa aldarrikatzea.