Puntaleko eskolan kokatu nahi dute gaztetxea
Une honetan batez ere bi gauza dituzte buruan Hondarribiko Gazte Asanbladakoek: gaztetxea eta herriko jaiak. Horietaz hitz egiteko bilera egingo dute bihar arratsaldean, ostiralarekin, Puntaleko eskola zaharrean. Hain zuzen ere, eraikin horretako areto batean antolatu nahi dute gaztetxea. Asanbladatik dei egin diete herriko gazteei bilerara joateko, “gaztetxea eraikitzeko eta jaiak antolatzeko” ekarpenak egin ditzaten. 18:30ean hasiko dira eztabaidatzen eta, besteak beste, gaztetxearen gaiaren inguruko nobedadeak aipatuko dituzte aurrena.