Camille bidearen zati bat egingo dute Oiartzungo mendizaleek

Petretxemako lepoa

Petretxemako lepoa

Girizia mendi taldeak Laurzat (Lescun)-Linza mendi irteera prestatu du uztailaren 13 eta 14ko astebururako. 7-8 orduko ibilaldia da.Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik abiatuko dira uztailaren 13an, 16:30ean. Gaua Lescuneko aterpetxean pasako dute batzuek (18 lagunek) eta gainontzekoek kanpin dendatan. Hurrengo egunean, uztailaren 14an, ekingo diote martxari. Ia hamazazpi kilometroko ibilbidea da egingo dutena, zazpi-zortzi ordutan egitekoa (atsedenak barne). Lescun-Petratxema lepoa-Linza izango da ibilbidean egingo dutena. Izena emateko Interesdunek izena aldez aurretik eman behar dute Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo on-line. Irteeraren prezioa 50 eurokoa da (autobusa, kanpina eta gosaria barne). Afaria nahi izanez gero, 14 euro gehiago ordaindu behar da izena ematerakoan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.