Bidegorriko komunak kolorea hartzen ari dira
Haur ugari hurbildu dira bidegorriko komunetara, Altzibarrera. Oiartzungo Irrien Lagunek antolatuta, auzolanean ibili dira etxeko txikiak. Idoia Beratarbide artista izan dute laguntzaile; berak, haurrek marraztutako marrazkiak hartu eta muntaia egin du bidegorriko komunetan.Goizean hasi eta eguerdira bitarte ixipuari eraginez ibili dira haurrak eta orain ere bertan daude, apainketari azken ukituak ematen. Rokodromo bat ere jarri dute eta gora eta behera dabiltza eskalatzaile txikiak. Ilunabarreko zortziak arte egongo dira bertan.