Lohitzune Sistiaga oiartzuarrak Cohen taldearen bideoklipa zuzendu du

http://www.youtube.com/watch?v=Q_URTBW1xOE

Lohitzune Sistiaga oiartzuarrak Urnietako Cohen taldearen I Ask Myself kantaren bideoklipa zuzendu du. Orain egun gutxi estreinatu dute bideoklipa Mondosonoro musika aldizkarian. Sistiagarekin batera Donostiako X. Duo taldeko kide bat izan da kamera atzean, baita protagonista lanak egiten ere. Dena den, Sistiaga ez da lan honetako oiartzuar bakarra, Malen Agirre margolaria bideoklipean azaltzen da aktore lanak egiten.Bideoklipa Euskal Herrian grabatu zuten udaberrian, “dirurik gabe eta baliabide gutxirekin egindako bideoklipa da”, Sistiagak azaldu duenez. I Ask Myself kanta Cohen taldeak aurten argitaratutako Cancer Days diskoaren parte da.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.