100 urte bete ditu Mañoli Garmendia hondarribiarrak

Mañoli Garmendiak 100 urte

100 urte bete ditu amutearrak

Manuela Garmendia hondarribiarrak 100 urte bete zituen atzo, asteartearekin. Amutekoa da bera eta etxe ondoan bizi da, Betharram egoitzan. Pozik ospatu du urtebetetzea, bere ahizpa Antoniaren, lagunen eta Betharrameko bizilagunen ondoan. Denek Zorionak abestu diote, Pello Urtxuegiak agurra dantzatu ondoren, eta opariak ez zaizkio falta izan. Herritarren izenean, Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak lore sorta eraman dio eta Caser Betharram egoitzako zuzendariak, Laura Rodrigezek, oroigarri plaka bat eman zion Mañoli Garmendiari.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.