Tuperrak kalera ateratzea bakarrik falta da

Ontziratu zaitezHerenegun eta atzo banatu zituzten harategi zein arrandegietan erabiltzeko ontziak Errenteria-Oreretan, eta herritar ugari egin zuten ilara horietako bat etxera eramateko. Guztira, 7.000 tuper jarri zituzten herritarren eskura, Ontziratu Zaitez kanpainaren barruan. Kanpaina horren asmoa, harategi eta arrandegietako erosketak paper edo bestelako plastikoak erabiltzea saihestea da, eta erosketak eramateko tuperra erabiltzea. Horrekin hondakin gutxiago sortzea da helburua, tuperra behin baino gehiagotan erabili daitekeelako eta etxean garbitu. Herriko 27 arrandegi eta harategietan erabili ahal izango dira ontzi horiek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.