Sanjoanek atsedena hartu dute Donibanen, asteburu intentsoaren ondoren

Donibanen ospatzen duten San Juan festetan atsedena hartu dute, asteburura arte. Igandean hasierako txupinazoa bota zuten, baina aurretik egin zituzten hainbat ekitaldi. Atzo eguerdian, San Juan Egunez, haurren danborrada ibili zen Meipi
San Juan Eguneko haurren danborradaSan Juan Eguneko haurren danborrada.

San Juan Eguneko haurren danborrada.

tik plazara bitartean. Arratsaldean, berriz, mus txapelketaren, gimnasia erritmiko erakustaldiaren eta haurrentzako ekitaldien txanda izan zen. Datorren larunbatean futbito txapelketa egingo dute kiroldegian, eta igandean, berriz, Itsas Mendi elkarteak antolatutako ibilaldi neurtuak zein ondorengo ekitaldiek beteko dute egitaraua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.