Musikirun lehiaketako publikoaren saria irabazi du Istrianek

Istrian taldea

Istrian taldea

Oiartzungo Istrian taldeak Musikirun maketa lehiaketa publikoaren saria irabazi du. Zortzi talde zeuden sari hori lortzeko hautagaien artean eta Istrianek 671 boto lortu ditu. Bigarrena Elisabeth Sanz izan da 377 botoekin eta hirugarrena Sangre de Mono 344 botoekin.Orain epaimahaiak erabaki beharko du zein izango den aurtengo Musikirun lehiaketako irabazlea. Bihar izango da finala, Urdanibia plazan (Mosku) 22:00etatik aurrera. Kontzertuak bukatuta, epaimahaiak talde irabazlearen izena esango du. Irabazleek mini LP bat grabatzeko aukera izango dute Phantom Studiosen eta horrez gain, bideoklip bat ere grabatuko dute. Bigarren eta hirugarrenek maketa bat eta single bat grabatuko dute. Gazte Saria ere emango dute, kasu horretan sari hori eskuratzen dutenek musika materialean gastatzeko 400 euro izango dituzte.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.